ONURAK

Erantzuteko gaitasuna. Gertakariak ahalik eta lasterren konpontzea da gure helburu nagusietakoa. Ezustekoei berehala erantzuteko gaitasuna izanik, konfiantza ematen diegu bezeroei.

Inplikazioa. Gure bezeroen proiektuetan inplikatu egiten gara, eta, zerbitzurik onena emateko helburuz, gure jakintza beren esku ipintzen dugu.

Pertsonen balioa. Sektorean 25 urte baino gehiago daramagu, eta agerikoa da gure esperientzia. Zerbitzuen dibertsifikazioa, berriz, gure balio-aniztasunaren lekuko da. Hori dela eta, AGT kooperatiba-elkarteak profesional-talde zabala jartzen du bezeroaren eskura, eta berehalako erantzuna jasotzen dute edozer beharrizanen aurrean.

Empresa eta profesionalentzat

Zer eskaintzen du AGTk?

  • Zure enpresa ezagutzea.
  • Ezezkoak ez du lekurik AGTren erantzunetan.
  • Lasaitasuna bezeroen beharrizanei emandako erantzunetan; ez dugu huts egingo.
  • Bitartekari bakarrak emango du hainbat zerbitzutarako erantzuna.

Zer egoeratan lagundu diezadake AGTk?

Garbitasun beharrak
  • Mantenimendua
  • Bisita komertzialak
  • Auditoretzak
  • Kalteak eta ezbeharrak
  • Ekoizpen-lerroak garbitzea eta egoitzea
Batetik bestera eramatea
  • Sailen arteko barne-mugimenduak
  • Zentroen arteko kokapen-aldaketak
  • Dokumentazioa desagerraraztea
Gremioak
  • Eraikinak mantentzea
  • Hainbat eratako obrak eta berrikuntzak
  • Kalteak eta ezbeharrak

Partikurarrentzat

Zer eskaintzen du AGTk?

  • Esperientzia zabala sektorean
  • Lasaitasuna garbiketetan
  • Bitartekari bakarrak emango du hainbat zerbitzutarako erantzuna

Niretzat ote?

  • Edozer ezustekorekin, lagundu egingo dizugu
  • Ondo egindako lanaren bermea
  • Hurbiltasuna

Zer egoeratan lagun nazake AGTk?

  • Unean uneko garbikeak eta obra-amaierak
  • Etxe-aldaketak
  • Obra txikiak

Non stop 24 ordu

Gure NON STOP zerbitzua etengabe aritzen da lanean: beti prest gure bezeroek nonahi eta noiznahi izan ditzaketen ezustekoak konpontzeko.

Ondo prestatutako talde bat beharrezko materiala hartuta joango da ezustean sortutako beharrizanei erantzuteko; esate baterako, ezbeharren kasuan edota azken orduko beharrizanak gertatuz gero.

Zer egoeratan?

  • Ezusteko bisitak
  • Uholdeak
  • Auditoretzak
  • Ihesak ekoizpen-lerroetan
  • Ezbeharrak