BLOGA

03
Mai
2016

Eraikinen mantentze integrala Gipuzkoan

Traslado de oficinas Limpieza industrial Limpieza de inmuebles Gremios servicios auxiliares

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa edo EIT kontrol teknikoa uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuak eta Udal Ordenantza ezberdinek arautzen dute. Arau horren arabera, eraikinetan aldian-aldian ikuskatu behar dira zenbait elementu, bereziki eraikinaren eta bertan dauden pertsonen osasungarritasun eta segurtasunari eragiten diotenak.

Apiril hasieran euskal prentsaren titularretan ageri zenez, Gipuzkoan 300 eraikin baino gutxiagok gainditu zuten Eraikinen Ikuskapen Teknikoa; zenbateko txikia da hori, kontuan hartzen badugu 50 urtetik gorako 31.000 eraikin daudela Gipuzkoan. 

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa edo EIT kontrol teknikoa uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuak eta Udal Ordenantza ezberdinek arautzen dute. Arau horren arabera, eraikinetan aldian-aldian ikuskatu behar dira zenbait elementu, bereziki eraikinaren eta bertan dauden pertsonen osasungarritasun eta segurtasunari eragiten diotenak.

Ikuskapenean akatsen bat antzematen bada, komunitateak arazoa konpondu beharko du, 1.000 eta 6.000 euro bitarteko zehapenak jasotzeko arriskuan. Eraikina eraistea ere izan liteke konponbidea, ikuskapenean antzematen den arazoak bizilagunei edo hirugarren pertsonei arriskua eragin badiezaieke.  

Osasungarritasuna eta garbitasuna dira, fatxada, instalazio eta eremu komunen egoerarekin batera, ikuskapenerako teknikariek baloratu beharreko alderdi garrantzitsuenak. Horregatik, garrantzitsua da komunitatearen eta etxebizitzen zaintza eta garbiketa integrala bermatzea, eraikina baldintza egokietan mantentze aldera. 

AGT enpresan eskaintzen ditugun garbiketa eta mantentze-zerbitzu integralek bete egiten dituzte premisa horiek, eta honako alderdiak barne hartzen dituzte: elektrizitatea, telekomunikazioak, iturgintza, gasa, instalazio termikoak eta energia berriztagarriak.

Volver