BLOGA

01
Abu
2016

Garbiketa industrial eta ekologikoa Gipuzkoan. 1. Atala

Traslado de oficinas Limpieza industrial Limpieza de inmuebles Gremios servicios auxiliares

Ozono-geruza lehengoratzen ari omen da, garbiketa-produktu eko-iraunkorren erabilerari esker.

Aurreko post-ean uren kutsaduraz mintzatu ginen, eta zenbait industriako detergentetan dauden fosfato kaltegarriek eragiten dutela komentatu genuen. Azaldu genuen, baita, Green cleaning filosofiadun produktuen erabilerak asko lagun diezaiokeela gure planetari, emaitza kolokan jarri gabe. Gaur, baiezta dezakegu produktu iraunkorren erabilerak ozono-geruzaren zati bat lehengoratzea eragin duela, ingurumena ez ezik, gure osasuna ere babesteko.

Adituen arabera, ozono-geruzaren lehengoratze horren arrazoi nagusia da industriako garbiketan zenbait ohiko produktu erabiltzeari utzi zaiola (lehorreko garbiketan, hozketan eta aerosoletan).  Produktu horiek guztiek konposatu organiko kloratuak zituzten (klorofluorokarbonoak), eta horiek debekatu egin zituzten 1986ko Montrealgo Itunaren bitartez. Kasu honetan, klorofluorokarbonoak ezabatzea izan da, baina industria-garbiketan sarritan erabili ohi dira distira-emaileak, desugertzaileak, moketa eta tapizeriarako apar lehorrak, koipegabetzaileak … eta horiek ere aztertu beharko lirateke, garbiketa berdearen filosofia horren iraunkortasun-estandarrak betetzen ote diren baloratzeko.

Eko-iraunkorrak al dira industriako garbiketa enpresak?

Galdera horri erantzuteko, ezagutu beharreko lehendabiziko gauza produktuen osagaiak dira, eta egiaztatu behar dugu ea horiek hain sarri aipatzen den ziurtagiria duten; Europako etiketa berdea, ekolabel deritzona. Industriako produktuak izendapen hori eskuratzeko oinarrizko baldintzetako bat da pH neutroa edukitzea.

Krema hidratatzaileetan hain ohikoa den osagai hori ezagunagoa da azalerako dituen onurei esker; baina, edonola ere, detergente, desinkrustatzaile eta desugertzaile mota ezberdinetan ere topa dezakegu pH neutroa.

pH azidotasun edo alkalinotasunaren neurria baino ez da, normalean 0 eta 14 bitartekoa. Neurri horren arabera, 7ko pH neutraltzat jotzen da, eta hori da detergenteek izan ohi duten neurria. 0tik hurbil dagoen pHa duten produktuak garbiketa-produktu azidoak dira, desinkrustatze funtzioa betetzeko. Produktuok erre ere egin dezakete eta horiek erabiliz tratatu beharreko azalera edo makineriak  higatu daitezke; horregatik da garrantzitsua erabiliko den produktua ondo ezagutzea. 14tik hurbileko pHa duten produktuak, alkalino deritzenak, koipegabetzeko edo desugertzeko erabili ohi dira, disoluzio-gaitasun handia dutelako.

Industria-garbiketa eko-iraunkorraren zereginetan kontuan izan beharreko osagaietako bat baino ez da pHa; baina petrolioa eta kontzentrazio-mailak ere puntu garrantzitsuak dira zentzu horretan. Horiek, ordeak, hurrengo post-ean aztertuko ditugu.

Volver