BLOGA

10
Abu
2016

Garbiketa industriala Gipuzkoako bulegoetan. II. zatia

Traslado de oficinas Limpieza industrial Limpieza de inmuebles Gremios servicios auxiliares

Petroliorik gabeko garbiketak ur edangarriaren purutasuna bermatzen du

Pertsonentzako Kontsumorako Espainiako Uraren Kalitateari buruzko azken txosten teknikoen arabera, Donostia-San Sebastian, Bilbo eta Iruñea urik puruena duten lekuak dira, Espainiako iparralde eta erdialdeko beste hiriburu batzuekin batera. Hala ere, petrolio gehiegi egoteak uraren zaporea alda dezake eta ura ez edangarri bihurtzera ere heldu daiteke.

Pasa den astean aipatu genuen pH neutroa oso garrantzitsua dela ozono geruzaren berreskurapenean, eta oraingoan azpimarratu nahi dugu petrolioak egunero edaten dugun uretan daukan eragin negatiboa. Gipuzkoarrok Espainiako ur onenetakoa daukagu; hala ere, ingurumenarekiko errespetua lehentasuneko bat izan behar da garbiketa eko iraunkorraren edo Green cleaning deritzon garbiketaren esparruan.

Produktu askok eduki dezakete petrolioa; lurra garbitzekoek, distira ematekoek, buxaduren kontrakoek edo koipearen kontrakoek, baita intsektizidek ere, normalean osagai tentsoaktiboak izaten dituzte eta. Tentsoaktiboek produktuen nahasketa errazten dute, a priori nahasi ezin diren produktuen artean, erabilitako jatorrizko biek baino ezaugarri hobeak dituen hirugarren bat lortzeko. Printzipioz gauza positiboa da hori, baina ingurumenean eragin negatiboa dauka. Egunero-egunero substantzia horiek tonaka isurtzen dira ur gezaren eta itsasoko uraren erreserbetan, garbigailu, hustubide edota estolda-zuloen bidez. Aparrak sortzen dira –aurreko postetan aipatzen genituenak-, eta horiek oxigeno atmosferikoaren sorkuntza eragotzi eta osagai batzuek uretan daukaten toxikotasuna areagotzen dute. Arazo horrek eragin negatiboa dauka itsasoko bizitzan eta H2Oaren zaporea aldatzen du. Puntu honetara helduta, gogorarazi nahi dizuegu Espainiako uraren %90etik gora dela gizakion kontsumorako egokia; hala ere, komunitate askotan botilako ura kontsumitzen da, txorrotako urak zapore txarra duelako, produktu ez-berde horien ondoriozko zapore txarra, hain zuzen.

Arazo hori saihesteko badaude aukera ekologikoak, hala nola osaera kimiko lasaiagoa duten produktuak, landare-olioaren eratorriak eta pinu-olioa ("pineoil"), esaterako. Gainera, osaeraz gain badaude beste faktore batzuk garbiketa-produktuei ekologikoen kategoria ematen dietenak; hala nola kontzentrazio maila: produktu kontzentratuak ekologikoagoak dira, izan ere, eraginkorragoak dira eta ontzien hondakinak murrizten dira. Baina kontuan izanda eco label produktuen garbiketa industrialaren arloan dagoen eskaera handia eta ingurumen eta osasunarekiko daukagun konpromisoa, hurrengo post batzuetan aspektu gehiago aztertuko ditugu.

Volver