BLOGA

19
Uzt
2016

Green cleaning filosofia Gipuzkoan

Traslado de oficinas Limpieza industrial Limpieza de inmuebles Gremios servicios auxiliares

Green cleaning filosofia Gipuzkoan
Green cleaning filosofia Gipuzkoan

Aurreko batzuetan Ecolabel etiketaren inguruan hitz egin dugu. Garbiketa industrialaren arloan ingurumena errespetatzen duen tratamendu bat erabiltzen dela bermatzen du. Etiketa hori daramaten produktuen erabilerak green cleaning izeneko filosofia hedatu du garbiketa industrialaren arloko profesionalen artean.

Negutegi-efektu kaltegarria, tenperaturen igoera nabaria eta uren kutsadura; guzti horren ondorioz, ekologia garbiketa-enpresen kezka handienetako bat da; horregatik, AGTk ISO 14001 Ziurtagiria dauka eta horrek gure lanaren garapen iraunkorra bermatzen du. Horrela izanik, garbiketa berdearen eta ingurumenarekiko errespetuaren jarraitzaile sutsu bihurtu gara.

Egunero-egunero ehun produktu desberdin baino gehiago erabil ditzakegu; horien artean garbigarri eraginkorrenak; horien osagaiek kalte izugarriak eragiten zituzten ozeano eta ibaietako uretan, eragile biodegradagarriak aurkitu ditugun arte.  Gure inguruko natura-guneetarako aukera osasungarrienak errespetatzeak esan nahi du garbiketa industrialaren arloko profesionalek ere Ecolabel etikadun produktuak erabili behar dituztela. Izendapen ekologiko horrek bermatzen du garbigarriek ez dutela hain eragin negatiboa izango Gipuzkoako erreketako uretan. Hamarretik gora erreka dira eta ur-emaria nahiko handia izaten da.

“Garbigarri ez-berdeen” ondorio kaltegarriak

Uren kutsaduraren %50 garbigarrien erabilera okerraren ondoriozkoa da. Honakoak dira ondorio kaltegarri nagusienak:

  • Bakteria eta birusak izan ditzaketen aparrak sortzea, oxigenoaren sorkuntza naturala oztopatzen dutenak. Horren ondorioz, urek ilunak dirudite eta ez da algarik sortzen. Baina horiek arazoetako batzuk baino ez dira.
  • Ur edangarrien usaina eta zaporea aldatu egiten dute.
  • Animalia eta mikroorganismoak kaltetu ditzakete.

Ondorio larriak dira, eta hondamendi horiek ikusiko ditugu itsaso eta erreketako uretan, urarentzako kaltegarriak diren fosfatorik gabeko garbigarri biodegradagarririk erabiltzen ez badugu.

AGT enpresak ingurumena errespetatzeko beharrezko parametroak betetzen ditu, eta hain zuzen ere, urak gure planetaren azaleraren %70a hartzen duelako, biodegradagarritasun arinagoa bermatzen duten garbigarriak erabiltzen ditugu.  

Volver