NORTZUK GARA

AGT 1986 urtean sortu zen, garbiketa-zerbitzuak eskaintzeko helburuz. Sektore honetako erreferente bilakatu ondoren, aldaketa estrategikoaren garaia iritsi zen; hala, enpresen jarduera osagarrietako konponbide globalak eskaintzen ere hasi da.

Egun, ARRASATE-G TALDEA, KOOP. ELK. enpresa kooporatiboak 140 langile baino gehiago ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez ezik, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Asturiasen, Aragoin eta Madrilen ere eskaintzen ditu zerbitzuak.

Etengabe hazi gara, eta gure lantaldean kualifikazio bikaineko langileak ditugu. Horrez gain, sektorean dugun esperientzia teknologiarik aurreratuenekin uztartzen dugu.

Enpresa kooperatiboa izanik, langileek rol aktiboa dute enpresaren kudeaketan, eta, lankidetzaren bitartez, guztien artean banatzen dira etekinak. Horri esker, erantzukizuna eta ekimena sustatzen dira enpresan, eta hori ezinbestekoa da gurearen antzeko enpresetan.

limpieza industrial limpieza inmuebles traslado_oficinas Orria

Kalitatearekin eta ingurumen - kudeaketarekin konprometiturik

AGT kooperatiba elkarteak ingurumen - kudeaketa eta kalitate sistemak txertatzen ditu laneko prozesuetan, indarrean den legedia eta UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN ISO 14001 arauak aintzat hartuta. Guztia ere sistema integratu batean etengabeko hobekuntza ziurtatzeko.

normativa ISO 14001

UNE-EN ISO 14001 ingurumena kudeatzeko dokumentu-sorta da. Ezarri ostean, erakunde baten kudeaketako alder guztiak batzen dira ingurumen-erantzukizunetan. Hala, AGT kooperatiba-elkarteak AENOR etxearekin lortu zuen GA-2012/0414 zenbakidun ziurtagiria, industri-instalazioak, higiezinak eta instalazio elektrikoak garbitzeko zereginetan. Izan ere, ondotxo daki AGTk edozer enpresa-jarduerak iraunkorra behar duela izan alor guzti-guztietan.

UNE-EN ISO 9001:2000

UNE-EN ISO 9001 ziurtagiriak egiaztatzen du erakunde batek bere kudeaketa zerbitzuen kalitatera eta bezeroen satisfaziora bideratzen duela. Hori horrela izanik, AGT kooperatiba-elakarteak AENOR etzearen bidez lortu zuen aipatutako ziurtagiria, ER-1383/2008 zenbakiarekin, industria-instalazioak eta higiezinak garbitzeko jardueretan. Izan ere, etengabeko hobekuntzaz gain, lehiarako abantailak ere ekartzen ditu: merkataritzarako aukera gehiago eta hobeak sortzen dira.

Certificado de Empresa Autorizada en Instalaciones de Baja Tensión, Agua,  Gas y Calefacción

Gaur egun, AGT elkartea 20/28738 zenbakiarekin enpresa baimendu gisa dago ziurtatuta hainbat alorretan: tentsio apaleko instalazioak, ura, gasa eta berogailua. Era berean, A eta B tipoetako telekomunikazioetako instalatzaile gisa ere erregistratuta dago, 9356 zenbakiarekin.